ONGI ETORRIAK ATALAIA HOTEL JATETXERA
2004ko udaberrian inauguratu zen eta Mª Candela Fdez. de Valderramak eta Ignacio Muguruzak zuzentzen dute. Hiru solairuko hotela da, zabala eta argitasun handikoa, eskualdean ohikoa den arkitekturan eraikia. Beheko solairuan, harrera, kafetegia, bilera gelak eta hitzaldi aretoak daude. Hoteleko gelak, berriz, mendira bista ikusgarriak dituztenak, goiko solairuetan daude. Lorategi zabala eta aparkaleku pribatua dauzka. |