Hotel Atalaia
ESPAÑOL | EUSKARA | FRANÇAIS | ENGLISH

 
 

ATALAIA JATETXEA

Bidegurutze batean kokatuta dagoen jatetxe dinamiko honek atseden hartzeko eta indarberritzeko aukera ematen dizu . 2010ean berritu zuten eta, jangela handi batez gainera, beste bi toki pribatu ditu. Edozein motatako otorduak egin daitezke jangela horietan, eztei bazkariak, familiarteko ospakizunak, lagunarteko bazkari edo afariak, eta plater edo menu bakoitza gure upategiko ardo egokiekin lagun dezakezu.

Gure sukaldean une eta ospakizun orotarako jaki bikainak prestatzen ditugu, eta egunero menu desberdina eskaintzen dugu: astelehenetik ostiralera, Eguneko Menua; larunbat, igande eta jaiegunetan, Larunbateko Menu Berezia, Igandeko Familia-menua eta Jaieguneko Menua, hurrenez hurren. Gure kartari dagokionez, ukitu modernoa duten jaki tradizionalek osatzen dute. Plater bakoitza berezia da, mokorik finena asetzeko modukoa. Urtaro bakoitzaren arabera aldatzen dugu karta, sasoiko lehen mailako produktu naturalak baliatuz.

Egunero irekita eguerdian, eta ostiral eta larunbatetan gauean ere bai.

 
   
         
   
         
   
 
©2017 HOTEL RESTAURANTE ATALAIA | Aritz Ondo 69 - 20305 VENTAS DE IRÚN (GUIPÚZCOA) - SPAIN | Tlf. +34 943 629 433 | info@hotelatalaia.com Web by 375estudio
Nº Registro Empresas Turísticas: HSS00665 | Argazkiak: Lopez de Zubiria