Hotel Atalaia
ESPAÑOL | EUSKARA | FRANÇAIS | ENGLISH

 
 

KOKAPENA

Hotela Irunen dago (Espainiako iparraldean), Frantziarekiko muga naturala den Bidasoa ibaiaren bokalean.

Minutu gutxian, Hondarribiako hiri harresitura edo hainbat hiri turistikotara hel gaitezke: Donostiara (20 minutu), Donibane Lohizunera edo Biarritzera (30 minutu).

Nola heldu Donostiatik:

N-1: Donostiatik errepidez gatozela, Irungo norabidea hartu eta, Gaintxurizketa jaitsi ondoren, lehen irteera hartu, Donostiako edo Frantziako autobide aldera; bide horretatik merkataritza gunera zuzendu eta, biribilgunean, hirugarren irteera hartu.

AUTOBIDEA: 7. irteeran, Irun, Hondarribia eta aireporturako irteeran. Bidesaria ordaindu ostean, merkataritza gunea adierazten duen norabidea hartu eta, biribilgunean, hirugarren irteera.

Nola heldu Frantziatik:

N-1: Irun gurutzatu, N-1etik, eta Frantziako eta Donostiako autobidera zuzendu, bide horretatik merkataritza gunera bideratu eta, biribilgunean, hirugarren irteera hartu.

AUTOBIDEA: 7. irteeran, Irunerakoan, biribilgunera heltzean, laugarren irteera hartu.

Nola heldu Hondarribiko aireportutik:

Donostiarako norabidea hartu, N-638tik. Hurrengo bidegurutzean, aurrera jarraitu, N-1etik, harik eta A-8 autobidera sartzeko puntura heldu arte. Autobide aldera hartu eta 150 metro ingurura, eskuinera hartu, merkataritza gunea adierazten duen aldera. Biribilgunean, hirugarren irteera hartu.

GPS bidez aurkitu nahi bagaituzue, onena, helmuga gisa, TXINGUDI merkataritza gunea markatzea duzue, GPSak ATALAIA hotelera sartzeko biribilguneraino ekarriko baitzaituzte.

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
 
 
 
Zoom
 
GPS: N 43º 19' 21'' W 1º 49' 59''
 
 
©2017 HOTEL RESTAURANTE ATALAIA | Aritz Ondo 69 - 20305 VENTAS DE IRÚN (GUIPÚZCOA) - SPAIN | Tlf. +34 943 629 433 | info@hotelatalaia.com Web by 375estudio
Nº Registro Empresas Turísticas: HSS00665 | Argazkiak: Lopez de Zubiria